The Way (filma)

The Way (euskaraz “Bidea”) 2010ekoEmilio Estevezaktore eta zinema zuzendariarenfilma bat da. Emilio Estevez eta bere aita den Martin Sheen aktorearen arteko elkarlana da. Donejakue Bidean girotua dago.

The Way (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 2010
Jatorrizko izenburua The Way
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak eta Espainia
Banatze bidea Eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa
Iraupena 121 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Emilio Estevez

Gidoigilea(k) Emilio Estevez

Antzezlea(k)
Martin Sheen
Deborah Kara Unger
James Nesbitt
Yorick van Wageningen(en)
Emilio Estevez
Tchéky Karyo(en)
Ángela Molina
Spencer Garrett
Carlos Leal(en)
Matt Clark
Renée Estevez
Simón Andreu(en)

[[Kategoria:Yorick van Wageningen (en) antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Tchéky Karyo (en) antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Carlos Leal (en) antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Simón Andreu (en) antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Ekoizlea Emilio Estevez
Julio Fernández Rodríguez

Konpainia ekoizlea Filmax
Where the Red Fern Grows(en)

[[Kategoria:Where the Red Fern Grows (en) ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea Julio Fernández Rodríguez
Edizioa Iggy Azalea
Bestelako lanak
Musikagilea Tyler Bates
Argazki-zuzendaria Emilio Estevez
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Frantzia

theway-themovie.com

. . . The Way (filma) . . .

Sheen-Estevez familiaren inplikazioa argia da filmaren ekoizpenean, Martin Sheen etorkin galiziar baten seme delarik: Francisco Estévez, Parderrubiasen jaioa, Kubara eta gero AEBetara (Ohiora) lanera joandakoa[1]. Hain zuzen ere, Emilioren seme Taylor Estevez, 2003an, Donajekue Bidea egin zuen 19 urte zituelarik, autoz eta aitona Martin Sheen-ek lagundura: bidaia horretan ezagututako emakume batekin ezkondu zen gero Estevez, eta familia-giro horretan, filma egin zenean Taylor ere ekoizle laguntzailea izan zen[2].

Zuzendari, ekoizle nagusi eta gidoilaria Emilio Estevez izan zen. Filmaren kredituek Jack Hitt idazlearen kontakizunak ere aipatzen dituzte: Off the Road: A Modern-Day Walk Down the Pilgrim’s Route into Spain (1994). Argazkilaritza Juanmi Azpiroz donostiarraren esku egon zen[3].

Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tom Avery (Martin Sheen) Kaliforniako oftalmologo arrakastatsua da. Egun batez, bere semea, Daniel (Emilio Estevez), PirinioetakoIbañeta mendatean ekaitz baten ondorioz hil berri dela jakinarazten dion telefono dei bat jasotzen du. Tom Europara joan eta semearen ehorzketa prestaketak antolatu eta haren heriotzaren inguruko xehetasunak jakiten saiatuko da, bere Donibane Garaziko egonaldian zehar semea Donejakue Bidea egiten ari zela ekaitz baten ondorioz Ibañetako mendatean lehenbiziko etapa amaitu gabe hil zela jakingo du. Orduan Tomek bere seme hil berriari bidea amaitzen lagunduko diola erabakitzen du: semearen errautsa dituen kutxatxoa eta motxila bat berarekin hartuz Donejakue Bideari ekingo dio.

Nafar Bidea Andredena Mariaren atean eta zubian hasten du erromes protagonistak, Donibane Garazin.
Orreagako seinale hau ageri da filman.
Mezkirizko mendatekoSalve regina estela ere ikusten da.

Filmaren erdia luzeran eta hautatutako lokalizazioetan Nafarroan gertatzen da.

Donibane GarazinNafar bidearekin hasten delarik Tom/Sheen-en bidaia, hara trenez iristen da; tren geltokitik irten, eta ustez jendarmeriara doa poliziak semearen hilotza identifikatzera: baina ez da benetako hiriko jendarmeria, baizik eta Herriko Etxearen eraikina, eta bitxia da nola jendarme nagusiaren bulegoan Euskal Herri osoaren mapa bat ageri den[3]. Donibaneko beste lokalizazio batzuk dira jatetxe bat harresien itzalean, Espainiako karrika, Andre Mariaren atea eta Andre Mariaren zubia.

Frantses bidetik ekiten dio bidaiari protagonistak eta hurrengo lokalizazioak Orreagan dira (non azulejuzko herri seinale ezagunetako bat ikusten duten, elebiduna kasu honetan), eta jarraian Nafarroa Garaiko zenbait puntu ikusten dira, gutxi-gorabehera frantses bidearen ibilbide eta ordenean, baina ez beti zehatz, Agoitz bezalako punturen bat ere ageri baita (Auzolako zubia). Ikusten diren beste tokien artean daude[4]:

Nafarroan zehar dabiltzala, euskal izaera eta historiari buruzko elkarrizketak dituzte protagonistak eta beste erromesek. Batean, Orreagako guduanErrolan nork hil zuen eztabaidatzen dute, ea arabiarrak edo beste norbait izan ote zen; beste une batean Luzaiden ostalari batek argitzen dio erromes estatubatuarrari Espainian gabe, Euskal Herrian eta Nafarroan dagoela[3].

Euskal Herria atzean uzten dutelarik, bideo beste puntu batzuk ere agertzen dira filman: Logroño (eta bertako udaltzaingoarekin borroka bat), Burgos eta bere katedrala, Santiago de Compostela bera, eta bidearen jarraipen edo azken txanpa gisa, Fisterrako itsasaldea, Muxian (Galizia), Fisterrarako Bidearen luzapena eginez[5].

. . . The Way (filma) . . .

This article is issued from web site Wikipedia. The original article may be a bit shortened or modified. Some links may have been modified. The text is licensed under “Creative Commons – Attribution – Sharealike” [1] and some of the text can also be licensed under the terms of the “GNU Free Documentation License” [2]. Additional terms may apply for the media files. By using this site, you agree to our Legal pages . Web links: [1] [2]

. . . The Way (filma) . . .

Previous post Cavalaire-sur-Mer
Next post Ollargango geltokia