Parot doktrina

Parot doktrina edo 197/2006 doktrinaEspainiako Auzitegi Gorenak2006kootsailaren 20an ebatzitako 197/2006 sententziak sortutako doktrina juridikoa da. Ebazpen horren ondorioz, 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoen kasuan, espetxe-onurak edo erredentzioak espetxe-zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio, eta ez guztira bete beharko liratekeen gehienezko 30 urteko kopuruari, ordura arte egiten zen bezala.

197/2006 doktrina delakoaren aurkako pankarta Donostiako Alde Zaharrean. 2013ko martxoa.

Ebazpen honen aplikazioarekin, 1973ko Zigor Kodearekin epaitu eta 30 urtetik gorako espetxe-zigorrak dituzten presoei emandako erredentzioak “de fakto” deuseztatu, eta espetxe-zigorra 30 urtera arte luzatu egiten dira. Kontutan izan behar da, espetxeak eman eta epaileak onetsitako erredentzio-denbora, presoak betetako zigor-denbora dela Zigor Kodearen arabera.

2013kourriaren 21eanGiza Eskubideen Europako Auzitegiak doktrina honek Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 5. eta 7. artikuluak urratzen dituela esan zuen: askatasunerako eskubidea eta segurtasun juridikorakoa.[1]

. . . Parot doktrina . . .

1973ko Zigor Kodearen arabera, preso batek gehienez 30 urte egin zitzakeen kartzelan, eta, hartara, ezarritako zigor guztiak 30 urtean biltzen ziren. Horrezaz batera baziren zigor hori arintzeko neurriak: hiru laurdenak beteta baldintzapean aske irtetea, espetxe onurekin kartzelan denbora gutxiago egitea…

“Terrorismo” delituarekin lotutako zigorrak handitu ziren, beste batzuk murrizten ziren bitartean. Espetxean bete beharreko gehienezko epea 40 urtera luzatu zen. Gainera, desagertu egin ziren espetxe zigorra murrizteko onurak. Baldintzapeko askatasuna lortzeko moduak ere aldatu ziren, eta baldintza berezi berriak ezarri zitzaien “terrorismo” delituarekin lotutako zigorren kasuan: barkamena eskatzea, “terrorismoa” gaitzestea…

2003ko erreforman, hainbat lege aldaketa gehiago egin zituzten; tartean, adingabekoak Auzitegi Nazionalean epaitzea ekarri zuena. Era berean, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitutako guztien espetxeko baldintzak kontrolatzeko, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentrala ezarri zuten, ordura arteko Tokiko zaintza epaitegiek aplikatzen zituzten irizpide juridikoen gainetik Gobernuaren Espetxe Politikaren irizpideak gailentzeko.

2006an Espainiako Gobernuak neurri berriak iragarri zituen Iñaki de Juana kalera ez zedin. “Haren kontrako inputaziorik ez badago, eraiki egingo ditugu” esan zuen Juan Fernando Lopez Aguilar Espainiako Justizia ministroak 2006ko urtarrilean. Espetxeko zigorrak murrizteko jasotako onurak ezin izan zizkioten baliogabetu baina, eta inputazio berriak ezarri zizkioten bi iritzi artikuluengatik. Unai Paroten kasuan, De Juanaren auzian jasotako onurak baliogabetu ezin zirela finkatuta gelditu zenez, zigor guztiak 30 urtean batu beharrean bi kondenatan banatzea erabaki zuen administrazioak, horrela espetxe zigorra luzatzeko. Horren kontrako helegitea onartu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, baina bere ebazpenean erabaki zuen, inork proposatu eta galdetu gabe (auzia 1973ko Zigor Kodeak esaten zuen moduan espetxe zigor guztiak 30 urteko zigor batean batzearen ingurukoa zen), jada onartutako espetxe onurak kentzerik ez zegoela, baina ezarritako zigor bakoitzari aplikatu behar zitzaizkiela.

Auzitegi Gorenak 2006ko otsailaren 20an kaleratu zuen ebazpena, eta martxoaren 2an doktrina hori 1973ko Zigor Kodearekin epaitutako guztiei ezartzea agindu zuen Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Auzitegi Gorenaren ebazpenaren kontrako helegitea aurkeztua zaio Espainiako Konstituzio Auzitegiari. Gaia premiazkoa izanik, berehala aztertu beharko zuketen, lehenbailehen kontu hori argitzeko. Konstituzio Auzitegiak erabaki bitartean, kartzelan segitzen dute presoek.

Espainiako Konstituzio Auzitegiak 2011ko otsailean eman zuten ebazpena Unai Paroten abokatuek ezarritako helegitean [2]. Helegitea atzera bota zuen arazoaren arrazoi juridikoetan sartu gabe, ohiko bidea agortu gabe egin zela esanez. Horrek bidea ematen du, ordea, jarrita dauden beste hainbat helegite onartu eta lege hori bertan behera botatzeko ere [3].

Horiek horrela, 2012ko martxoaren 29an zabaldutako sententzian Espainiako Konstituzio Auzitegiak 31 helegiteri buruzko erabakia eman zuen -horietako 28 euskal herritar preso politikoenak ziren- eta horietatik hiru baino ez zituen onartu, hirurak euskal herritar presoenak. Kasu horietan “Parot doktrina” aplikatu aurretik epaitegiak sententzia finkoan onartutako kondenaren likidazioa ezarrita zutela argudiatu zuen [4]

. . . Parot doktrina . . .

This article is issued from web site Wikipedia. The original article may be a bit shortened or modified. Some links may have been modified. The text is licensed under “Creative Commons – Attribution – Sharealike” [1] and some of the text can also be licensed under the terms of the “GNU Free Documentation License” [2]. Additional terms may apply for the media files. By using this site, you agree to our Legal pages . Web links: [1] [2]

. . . Parot doktrina . . .

Previous post Montberon
Next post Ancretiéville-Saint-Victor