
Liébana
LiébanaKantabriako eskualde historiko bat da. Kantabriako eskualde guztietatik hobekien definituta dagoenetako bat da. 570 kilometroko hedadura du eta Kantabriako hegomendebaldean kokatua dago, Asturias, Leon eta Palentzia probintziekin muga eginez.
Kantabria eskualdetzeko lege bat jada badagoen arren, hau oraindik ez da garatu, eta, beraz, eskualdeak ez du balio juridikorik.
. . . Liébana . . .


Eskualde hau Europako Mendiak izeneko mendigunean kokatua dago. Kareharrizko hormatzarren artean dagoen beheragune erako orografiak Kantabriako hobekien definituena bihurtu du. Sarrera zailekoa, hiriburu bezala Potes duen landatar eskualde bat da.
Eskualde menditsu itxi bat da, lau haranek osatua (Valdebaró, Cereceda, Piedrasluengas eta Cillorigo) Potesen elkartzen direnak, eskualdearen erdia dena. Bertako ibairik garrantzitsuenak Deva ibaia, Quiviesa ibaia eta Buyon ibaia dira. Bere erliebe malkartsuan Karbonifero garaiko kareharria nabarmentzen da, prozesu karstikoek eragindakoa. Arbelak eta hareharriak agertzen dira haranen hondoan.
Bere haran itxi handi izaerak, altuera diferentzia eta malda handikoak, landaretza barietate handia sortzen duten giro baldintza ugari ematen ditu: arteak, haritzak, (Quercus robur, Quercus pyrenaica) pagoak eta artelatzak, bazka larreak eta landatze lurrak. Bere erliebe itxiak gainontzeko Kantabriarekin alderatuz mikroklima ezberdin bat izatea eragiten du, klima atlantiko bat duena.
Honela, Liébanako haranaren hondoan klima mediterraniarra dago, pixkanaka eta gorantz joaten den heinean klima atlantiko heze bat bihurtuz ezaugarri azpialpetarrak izan arte Europako Mendietakoko tontor garaietan. Urteko batez besteko tenperaturak 28 °Ckoak dira gehienezkoak eta 8 °Ckoak gutxienezkoak, Kantabriako beste toki batzuena baino maila plubiometriko txikiagoarekin (800 milimetro urtean Kantabria osoan batez beste izaten den 1.000 eta 1.200en artean).
. . . Liébana . . .