Kopenhage

Kopenhage[1] (danierazKøbenhavn(i · ?)), Danimarkako hiriburu eta hiri garrantzitsuena da. Seelandia uhartean dago kokatua, eta gaur egun, Danimarkako monarkiaren eta parlamentuaren egoitza da. Kopenhage hiriak 559.440 biztanle ditu baina Kopenhageko metropolian 1.950.522 pertsona bizi dira (2013). Danimarkako Hiriburu Eskualdean (danieraz Region Hovedstaden) dagoen hiri handiena da beraz.

Kopenhage
København
hiriburua

Administrazioa
Estatu burujabe  Danimarka
Estatu  Danimarka
Eskualdea Hovedstaden
Alkatea Frank Jensen(en)
Izen ofiziala København
Jatorrizko izena København
Posta kodea 1000
Geografia
Koordenatuak 55°40′34″N 12°34′8″E
Azalera 86.2 km²
Altuera 14 m
Demografia
Biztanleria 602.481 (2017kourtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea 6.989,34 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1167
Telefono aurrizkia 3
Ordu eremua Europa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuak Pekin, Berlin, Curitiba, Marseilla, Praga, Reykjavik, Helsinki, Nuuk, Oslo, Stockholm udalerria, Tórshavn, Amsterdam eta Grójec(en)
kk.dk

Hiriak, itsas eta aire portuak ditu, metroa eta hotel eskaintza, apartamentu eta akanpadarako eskaintza ugaria du.

. . . Kopenhage . . .

800. urtearen inguruan sortu zen hiria. Garai hartan Øresund itsasartean zegoen itsas herria baino ez zen eta hortik bere garai hartako izena havn (danieraz kaia). 1100. inguruan hiria handitzen hasi zen bai Øresund zeharkatzeko ordainsariaren eraginez eta baita Roskilde eta Lund (gaur egun Suedia) hirietako katedralen arteko erdibidean zegoelako, eta orduan Roskildeko Absalon apezpikuak “Havn-eko gaztelua” eraiki zuen. XII mendean Saxo Grammaticus historialari daniarrak Mercatorum Portus izenaz aipatu zuen hiria bere Gesta Danorum liburuan, eta honen danierarako itzulpena iritsi da guganaino, København (merkatarien kaia). Absalon apezpikuaren kontrolpean hiriak garatzen eta handitzen jarraitu zuen, Hansa ligako hirien ezinikusia bereganatuz. Danimarkako koroarentzat ere hiri garrantzitsua zen eta 1416.an honen kontrola bereganatu zuen Pomeraniako Eric erregeak. Orduan atzerriko artisau eta merkatariak iritsi ziren Kopenhagera eta gremioak osatu zituzten. Garai hartakoa da Kopenhageko Unibertsitatea ere, 1479.koa hain zuzen ere.

Kristian IV.a erregea

1596. urtean Kristian IV.a erregearen agintaldia hasi zen. Bertako artisau lantegiak bultzatu zituen, autonomia handitze aldera, eta hiriaren hazkunderako auzo berriak sortu zituen, hala nola Nyborder (iparraldean) eta Christianshavn auzoak (ekialdean) eta berauek babestuko zituen harresia.

1658 eta 1659 artean suediarren erasoak jasan zituen Kopenhagek. XVIII mendea gogorra izan zen hiriarentzat suediarren eraso berria (1700), izurriteak (1711-1712), eta bi sute handi (1728 eta 1795). Lehenengo sutearen ondoren Kristian VI.ak gaztelua desmuntatu eta Christiansborg jauregia eraiki zuen. Ondorengoa zen Frederik V.ak Amalienborg jauregia eraiki zuen Kopenhageren erdian. XIX mendea ere erasopean hasi zuten. Ingelesak izan ziren (1801 eta 1807), hauek beldur baitziren Napoleonen eskutan eroriko ote zen Danimarka.

XIX mendean Kopenhage gaur egungo Indre By (alde zaharra) barrutiaren mugen barnean zegoen eta harresietatik kanpora abeltzantzarako belardi handiak zeuden, debekatua baitzegoen hiritik kanpora etxeak eraikitzea. Baina 1852. urterako hiriaren biztanleria Kristian IV.aren garaian baino lau aldiz handiagoa zen eta 1853an kolera izurrite handia egon zen hirian. Honen ondorioz hurrengo hamarkadetan Kopenhage inguruko gotorleku eta harresiak behera bota eta mugetatik kanpora eraikitzeko baimenak banatu ziren. Mendebaldeko eremuetan auzo berriak sortzen hasi ziren, Østerbro, Nørrebro eta Vesterbro hasiera batean. Ordurako Kopenhagek irentsia zuen ekialdeko Christianshavn herria.

Aurrez 1847. urtean J.C. JacobsenekCarlsberg garagardo lantegia fundatu zuen eta pilaturiko aberastasunari esker hiriaren eta nazioaren “mezenas” bihurtu zen. Bera eta bere seme Carl Jacobsenek gaur egun hiriaren marka diren hainbat eraikinen sorrera bultzatu zuten, esate baterako Ny Carlsberg Glyptoteka eta Sirenatxoa, eta Kopenhagetik kanpora erregeen egoitza zen Frederiksborg gazteluaren berriztatzea ere bai.

. . . Kopenhage . . .

This article is issued from web site Wikipedia. The original article may be a bit shortened or modified. Some links may have been modified. The text is licensed under “Creative Commons – Attribution – Sharealike” [1] and some of the text can also be licensed under the terms of the “GNU Free Documentation License” [2]. Additional terms may apply for the media files. By using this site, you agree to our Legal pages . Web links: [1] [2]

. . . Kopenhage . . .

Previous post Ollargango geltokia
Next post Saint-Aubin (Côte-d’Or)