Katia Reimberg

Katia Reimberg Castello Branco (São Paulo, Brasil, 1977koirailaren 11) Giza Eskubideen aldeko ekintzailea eta feminista da. 2006an heldu zen Euskal Herrira, eta Donostian (Gipuzkoa) bizi da.[1] Kartzela ezagutu zuen. 2012an Donostiako Bidez Bide elkartean hasi zen lanean, Donostiako Emakumeen Etxeko koordinakundean parte hartzen du.[2]

Katia Reimberg

Katia Reimberg, 2018an.
Bizitza
Jaiotza São Paulo, 1977koirailaren 11 (44 urte)
Herrialdea  Brasil
Bizilekua Donostia
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktibista eta feminista

. . . Katia Reimberg . . .

Katia Reimberg Brasilgo São Paulo hirian jaio zen, eta Marketineko ikasketak egin zituen UNIBANen Bandeiranteko Unibertsitatean. Euskal Herriratu eta lanean ari zela espetxeratu egin zuten. Lau urteko kartzela-zigorra ezarri zioten,[3] eta hamabost hilabete Martuteneko espetxean eman ostean, presoak egunez espetxetik atera eta lotara itzultzea ahalbidetzen duen erregimen irekiari heldu zion. Sei hilabete geroago, espetxetik atera zen, baina ez zuen zigorra amaitu. Cárceles Bolleras eta La mochila invisible dokumentaletan azaldu zuen bere ibilbidea emakume etorkinek jasan behar izaten dituzten egoerak bistaratzeko.[4]

2009tik Bidez Bide elkarteko kidea da eta elkartearen bidez emakume etorkinei ikasketak homologatzeko aholkularitza eskaintzen die, Hezkuntza Sistema Atzerritarretako ikasketen homologazio eta konbalidazioa, eredu espainiarrean proiektuko arduradun gisa. Harreman estua du etxeko eta zaintza lanetan ari diren emakume hegoamerikarrekin.[1][5]

Katia Reimberg, 2020an.

Katiak hainbat mahai-inguru eta hitzalditan parte hartu du, besteak beste:

  • 2015ean , XI Jornadas de estudios penitenciarios jardunaldietan parte hartu zuen Nafarroako UnibersitateanLa motxila invisible dokumentaleko partaide gisa.[6][7]
  • 2020an, Kartzelari kritika feminismotik. Itsutu eta mututako errealitateak izenburuko hitzaldia eman zuen Oiartzunen, Ekhine Eizagirrerekin batera, biak ala biak preso ohi eta militante feministak.[8]
  • 2020an, Villabonako Lurgatz talde feministak antolatutako Emakumea, espetxea, zaintza mahai-inguruan parte hartu zuen, Nekane Txapartegi, Esti Amenabarro, Maite Aranalde eta Maite Ortizekin batera.[9][10]
  • 2021ean, Zarautzen, zaintza lanak sostengatzen dituzten beste bi emakume migratzailerekin batera bere bizipenak azaldu zituen, Zarauzko Koordinadora Feministak antolatutako saioan.[11]
  • 2021ean, Tolosako Jabetze eskolan Nik ere baditut ikasketak. Nola homologatu? saio informatiboa [12]

. . . Katia Reimberg . . .

This article is issued from web site Wikipedia. The original article may be a bit shortened or modified. Some links may have been modified. The text is licensed under “Creative Commons – Attribution – Sharealike” [1] and some of the text can also be licensed under the terms of the “GNU Free Documentation License” [2]. Additional terms may apply for the media files. By using this site, you agree to our Legal pages . Web links: [1] [2]

. . . Katia Reimberg . . .

Previous post Saint-Aubin (Côte-d’Or)
Next post Saint-Paterne-Racan