Justiniano I.a

Justiniano I.a (latinez: Flavius Petrus Sabbatius Iustinianus; 483komaiatzaren 11565ekoazaroa), Bizantziar Inperioko edota Erromako Ekialdeko Inperioko agintaria izan zen, 527koabuztuaren 1etik karguan hil zen arte. Bere jeneral zen Belisarioren eskutik berebiziko konkistak lortu zituen, nahiz eta bereziki bere garaiko legediari egin zizkion ekarpenengatik den oroitua. Legeak bildu eta birmoldatu zituen. Hil zenean, bere iloba Justinok jaso zuen agintea, Justino II.a agintari izenarekin.

Justiniano I.a

bizantziar enperadore

527koapirilaren 1a 565ekoazaroaren 14a
Justino I.aJustino II.a

Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Izen osoa Flavius Petrus Sabbatius Justinianus
Jaiotza Tauresium(en), 482komaiatzaren 11
Herrialdea  Bizantziar Inperioa
Heriotza Konstantinopla, 565ekoazaroaren 14a (83 urte)
Hobiratze lekua Apostoleion
Konstantinopla
Familia
Ama Vigilantia
Ezkontidea(k) Teodora
Anai-arrebak
ikusi
  • Vigilantia(en)
Leinua Justinian dynasty(en)
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak legislator(en), politikaria, Enperadorea eta idazlea
Santutegia
Azaroaren 14
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Ekialdeko Kristautasuna
Chalcedonian Christianity(en)
kristautasuna

Zenbaiten arabera Erromatar Inperioaren azken agintaria litzateke eta Eliza Ortodoxoak saindutzat du, haren eguna azaroaren 14an ospatzen dena.

. . . Justiniano I.a . . .

Justiniano Tauresiana (Taor) izeneko herriska txiki batean jaio zen Ilirian (gaur egungo Justiniana Prima, Leskovac-etik gartu Serbian), balkanetako penintsulan, ziurrenik 483. urteko maiatzaren 11an. Justinianoren ama, Vigilantia izena zuena, garaiko Justino jeneral ospetsuaren arreba zen, Justino bera enperadore izatera iritsi zen. Justinok Justiniano adoptatu zuen eta hezkuntza egokia eskaini zion justizia eta filosofia ikasi zituelarik. Gauzak horrela 518. urtean Justino agintari bihurtu zenerako Justinianok armadan karrera egina zuen jada. 521. urtean kontsul izendatu zuten eta horren ondoren ekialdeko armadaren jeneral. Azkenik eta gobernuko ekintzetan parte artzen asi zenean 527. urtean Justiniano koenperadore izendatu zuten Justinorekin batera agintea izan zezan.

Lau hilabete geroago, Justino hil zenean Justiniano agintari bakar bihurtu zen. Justinianoren aginteak Bizantziar Inperioa eta eliza ortodoxoarengan eragin handia izan zuen eta hauen bitartez baita munduko historian ere. Dakigunez oso gizon langilea izan zen, izatez alai, atsegin eta adeitsua nahiz eta behar zenean zuri, zakar eta diktatorialki aritu. Erromatar Inperioa bateratzen saiatu zen azkena izan zen (Teodosio I.aren garaiko egoera berreskuratzearren) horretarako kanpaina militar itzelak burutu zituelarik. Honekin batera eraikuntza ikusgarriak ere agindu zituen antzinako agintari erromatarren antzera. Justinianok egitura politiko baten bermea armak eta legeak zirelakoan sinesten zuen, hori dela eta legedia arreta handiz aztertu zuen; burutu zuen erromatar legeen kodifikazio eta bildumari esker (Codex Justinianus eta Novellae Constitutiones) bera dugu egungo legegileen aitzindari nagusietako bat.

Justiniano I.ak jaso zuen inperioa, urdinez; agintaldian konkistaturikoa, morez; persiarrak, horixkaz; gainerakoak, gris, berde eta gorriz.

523. urtean Teodorarekin ezkondu zen. Teodoraren jatorria oso argia ez den arren bere aita Bizantzioko hipodromoko animalien zaindarietako bat zela uste da, aita hil zenean Teodora aktore eta emagaldu lanetan aritu omen zen. Zenbait arazo medio Alexandriara joan zen eta han filosofia eta teologian trebatu berriro ere Bizantziora itzultzeko non bere senarra ezagutu zuen. Justinoren agintea arte ezinezkoak ziren klase ezberdinekoen arteko ezkontzak, hala ere Justinok halako ezteiak debekatzen zituen legea deuseztatu zuen Justiniano eta Teodoraren arteko ezkontza ahalbidetuz. Teodora bizantziar inperioko pertsonaia boteretsuenetakoa bilakatu zen. Gerora beste zenbati agintari bizantziarrek Justinianoren ereduari jarraiki aristokraziatik at zeuden emakumeekin ezkondu ziren.

Prokopio Zesareakoa historialaria da Justinianoren aginteari buruzko informazio iturri nagusia; bada Joan Efesokoa izeneko beste historialari bat garai hari buruz idatzi zuena, hala ere ez da azken honen lana ez da zeharka baizik kontserbatu geroagoko kronista zenbaiten lanen erreferentzietan. Bi historialariek Justiniaus eta Teodorari buruzko komentario nahiko bekaitzak egin zituzten; Prokopiok bere historiaz gain beste ‘historia sekretua’ izeneko obra bat idatzi zuen non Justinianoren gorteko zenbait eskandaluren berri ematen duen.

Justinianoren agintearen amaiera aldera sekulako peste izurriteak izan ziren bizantziar inperioan zehar (542. urtetik aurrera). Teodora 548. urtean hil zen eta Justiniano handik hogei urtera 565. urteko azaroaren 13 eta 14 artean.

. . . Justiniano I.a . . .

This article is issued from web site Wikipedia. The original article may be a bit shortened or modified. Some links may have been modified. The text is licensed under “Creative Commons – Attribution – Sharealike” [1] and some of the text can also be licensed under the terms of the “GNU Free Documentation License” [2]. Additional terms may apply for the media files. By using this site, you agree to our Legal pages . Web links: [1] [2]

. . . Justiniano I.a . . .

Previous post Laura Ertimo
Next post Cavalaire-sur-Mer