Grafeno

Grafenoakarbono-atomoz osaturik dagoen laminazko egitura laua da, atomo bateko lodiera duena. Karbonoaren alotropoa da, sp²orbital hibridoak gainjartzean sortzen diren lotura kobalenteen bidez abaraska formako sare kristalinoa eratzen duena.

Grafenoaren egitura.
Grafitoaren egitura kristalinoa, non eraztun aromatiko kondentsatu geruza ezberdinen arteko elkarreraginak ikus daitezkeen.

Izena grafito + enotik dator. Izatez, grafitoaren egitura gainjarritako grafenozko lamina ugarik osatutako pilatzat har daiteke. Pilatutako grafeno geruzen arteko loturak Van der Waalsen indarren eta karbono atomoen arteko π orbitalen arteko elkarreraginen ondorio dira.

2010ekoFisikako Nobel SariaAndre Geimek eta Konstantin Novosiolovek jaso zuten grafeno izeneko material bidimentsionalari buruzko euren aurkikuntza iraultzaileengatik[1].

. . . Grafeno . . .

Sp² hibridazioa da egitura hexagonalaren lotura angeluak, 120ºkoak, azaltzen dituena. Karbonozko atomoetako bakoitzak egoera hibridatuan lau balentziaelektroi dituenez, elektroi horietatik hiru sp² hibridoetan sartuko dira, egiturako lotura kobalenteen hezurdura eratuz, eta geratzen den elektroia hibridoen planoarekiko elkarzuta den p motako orbital atomiko batean sartuko da. Aipaturiko orbital horien solapazioa izango litzateke π motako orbitalak sorraraziko lituzkeena. Konbinaketa hauetakoren batzuk, beste batzuren artean grafenoko geruza osatzen duten karbonozko atomo guztien artean deslokalizaturiko orbital molekular erraldoi bat sorraraziko luke.

Grafenoan karbono-karbono loturen luzera gutxi gora-behera 1,42  Åekoa da. Gainontzeko elementu grafitiko guztien oinarrizko egitura osagaia da, grafitoa, karbonozko nanohodiak eta fulerenoak barne. Egitura hau espazioko bi norantzetan molekula biziki luzetzat ere har daiteke, hau da, grafeno deituriko hidrokarburo aromatiko polizikliko molekula lau familia baten muturreko kasua izango litzateke.

2004an, André Geim eta Konstantin Novoselov, Erresuma Batuko Manchesterko Unibertsitateko bi ikerlari, ohartu ziren grafito-geruzak bereiz zitezkeela metodo erraz eta merke bat erabilita: paper itsasgarria. Itsasgarria behin eta berriz itsatsita eta askatuta lortu zuten grafitoaren geruzak bereiztea, harik eta substratu baten gainean finkatutako atomo-geruza bakar bateko azal bat lortu arte. Mikroskopia-teknika batzuk baliaturik egiaztapen esperimental zehatzak egin ondoren,, aukeraz eta aplikazioz beteriko material berria aurkitu zuten

Berehala egiaztatu zuten elektroiak ordura arte inoiz behatu ez bezala higitzen zirela material horretan. Portaera hori ez zen azaltzen modu konbentzional batean, baizik eta energia handiko partikulen fisikatik zuzenean ateratako ekuazioen bidez. Bat-batean, material berri bat aurkitzeaz gain, hura deskribatzeko zientzia ere berria zen. Elektroiak abiadura handian higitzen dira grafenoan, beste materialetan baino azkarrago. Ezaugarri horri esker, bazirudien transistore (gailu elektroniko ororen oinarria, hala nola ordenagailuarena) azkarragoak eta kontsumo txikiagokoak ekoizteko bidea ireki zela.

. . . Grafeno . . .

This article is issued from web site Wikipedia. The original article may be a bit shortened or modified. Some links may have been modified. The text is licensed under “Creative Commons – Attribution – Sharealike” [1] and some of the text can also be licensed under the terms of the “GNU Free Documentation License” [2]. Additional terms may apply for the media files. By using this site, you agree to our Legal pages . Web links: [1] [2]

. . . Grafeno . . .

Previous post Liébana
Next post Faymont