Crohn gaitza

Crohn gaitza, edo azkenburuko ileitisa, gaitz kroniko bat da, hesteetako hanturazko gaixotasuna osatzen duena ultzeradun kolitisarekin batera.

Crohn gaitza
Crohnek hesteetan eragiteko hiru mota nagusiak.
Deskribapena
Mota hesteetako hanturazko gaixotasuna
Espezialitatea digestio aparatuaren medikuntza
Sintoma(k) tripako mina, sukarra, nekea, anorexia, rectal tenesmus (en), beherakoa, pisu galera, idorreria, fistula, artralgia, Afta, ultzera
Gingibitisa
Azterketa medikoa Biopsia
medical imaging(en)
Asoziazio genetikoa IL23R(en), RUNX3(en), JAK2(en), STAT3(en), PSORS1C3(en), SP140(en), CPEB4(en), LACC1(en), IFNGR2(en), NOD2(en), ZMIZ1(en), SOCS1(en), CAPZB(en), ZDHHC23(en), PSMB10(en), PUS10(en), THADA(en), SMAD3(en), PTPN2(en), PLCL1(en), IL2RA(en), GCKR(en), DNMT3A(en), DENND1B(en), CDKAL1(en), BACH2(en), FUT2(en), ITLN1(en), ATG16L1(en), MST1(en), TNFSF15(en), NELL1(en) eta IL6(en)
Honen izena darama Burrill Bernard Crohn(en)
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak aminosalicylic acid(en), metotrexato, Certolizumab pegol(en), Gammaglobulina, Budesonida, Natalizumab(en), Vedolizumab(en), Mecasermin(en), adalimumab(en), azatioprina, dexametasona, Ustekinumab(en), Kolekaltziferol, Abatacept(en), Sargramostim(en), Talidomida, naltrexone(en), tacrolimus(en), mesalazine(en), teduglutide(en) eta Budesonida
Identifikatzaileak
GNS10-MK K50.1
GNS9-MK 555.1
OMIM 266600
DiseasesDB 3178
MedlinePlus 000249
eMedicine med/477ped/507radio/197
MeSH D003424D003424
Disease Ontology ID DOID:8778

Ohar medikoa

Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gaixoaren sistema immunologikoak gaixoaren beraren hesteari eraso egiten dio, eta horren ondorioz, hestea handitu egiten da. Handitu hori normalean ileon aldean gertatzen da, heste meharraren azken zatian, eta hortik datorkio bere bigarren izena. Hala ere, gaitza digestio-hodiaren edozein aldetan ager daiteke.

. . . Crohn gaitza . . .

Gaixotasuna Giovanni Battista Morgagnik (16821771) deskribatu zuen lehenengo aldiz. Harez geroztik beste mediku batzuek ere aztertu zuten gaitza: John Berg-ek 1898an, eta Antoni Lesniowski zirujau poloniarrak ere bai, 1904an. 1932an ere, Burrill Bernard Crohn doktoreak eman zuen gaixotasunaren berri, eta hari zor zaio gaitzaren izenik ezagunena.

Eritasunaren arrazoi zehatza ezezaguna da oraindik. Hala ere, ezagun da genetikak baduela zerikusirik (arbaso juduak dituzten pertsonen artean sarriago agertzen da gaitza), bai eta ingurumenak ere (tabakoa eta ahotiko antisorgailuak, batik bat). Badira gaixotasuna 16. kromosomaren gen batekin erlazionatu duten ikerketak.

Digestio-aparatuaren edozein zati kaltetu daiteke, ahotik hasi eta uzkiraino, arruntena amaierako ileona, kolona edo biak mintzea delarik. Transmurala eta etena da, hau da, hestearen horma osoa hartzen du eta zati gaixoak zati osasuntsuekin tartekatzen dira.

Makroskopikoki ultzera aftoso, granuloma, fistula eta artekak nabarmentzen dira, hesteek pareta harriztatu itxura hartzen dutelarik.

Zeinurik esanguratsuenak sukarra, sabelmina, beherakoa (askotan odolik gabe), nekea, pisu galera, ukigarria den masa, uzki-arteka eta fistulak dira. Hazkuntzaren atzerapena umeengan, ileitis akutua (apendizitisa dirudi) eta abszesuak ere ikus daitezke. Gaixotasunaren bilakaera hiru patroi nagusitan bana daiteke: 1) hanturazkoa, 2) estenosatzailea eta 3) fistulizatzailea.

Konplikazio ohikoenak heste-butxadura (edema edo fibrosiagatik), uzki inguruko lesioak, fistula eta abszesuak dira.

Fistula mota desberdinak daude: heste-hestea, heste-gernu-maskuria, heste-bagina, heste-larruazale, heste-ehun bigunetara; askotan abszesuak sortzen direlarik. Ultzeradun kolitisean ez bezala heste-zulaketa eta megakolon toxikoa oso arraroak dira.

Bestela behazun-gatzen xurgapen txarrak kolesterolez osaturiko behazun harriak edota oxalatozko giltzurrun-harriak sor ditzake.

Beste konplikazio batzuk hesteetako gaixotasun gaiztoak eta amiloidosia lirateke. Crohn-en gaixotasuna duten pertsonek minbizia pairatzeko arrisku handiagoa dute pertsona osasuntsuek baino. Arrisku faktoreak ultzeradun kolitis-erako berberak dira, fistula eta ebakuntzekin batera.

. . . Crohn gaitza . . .

This article is issued from web site Wikipedia. The original article may be a bit shortened or modified. Some links may have been modified. The text is licensed under “Creative Commons – Attribution – Sharealike” [1] and some of the text can also be licensed under the terms of the “GNU Free Documentation License” [2]. Additional terms may apply for the media files. By using this site, you agree to our Legal pages . Web links: [1] [2]

. . . Crohn gaitza . . .

Previous post Ancretiéville-Saint-Victor
Next post Liébana