C/2021 A1 (Leonard)

article - C/2021 A1 (Leonard)

C/2021 A1 (Leonard) periodo luzeko kometa bat da. 2021kourtarrilaren 3anMount Lemmon Behatokitik G. J. Leonardek aurkitu zuen, bere perihelioa baino urtebete lehenago, kometa oraindik Eguzkitik 750 milioi kilometrora zegoenean[1]. Distantzia horretara, Jupiterren orbitan, metanolaren eta urarenantzigar lerroa dago; hortik aurrera, sublimazioa hasten da[2]. 2021ean aurkitutako lehenengo kometa izan zen, eta orbita erretrogradoa du.

C/2021 A1 (Leonard)
Behaketa
Aurkitzailea Gregory J. Leonard(en)
Aurkikuntza-data 2021ekourtarrilaren 3a
Aurkikuntza-lekua Mount Lemmon Observatory(en)
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis 3.700 AU
Periapsis 0,6151 AU
Eszentrikotasuna 0,99966
Orbita-periodoa 80.000 urte
Makurdura orbitala 132,68 °
Goranzko nodoaren luzera 255,86 °
Periapsiaren argumentua 255,09 °

2021eko abenduaren 12an kometa Lurretik 0,233 Unitate Astronomikora pasa zen, 34,9 milioi kilometro eta abenduaren 18anArtizaretik 4,2 milioi kilometrora[3]. Bere perihelioa 2022ko urtarrilaren 3an izango da. Baliteke 2021eko abenduan begi-hutsez ikusi ahal izatea, 4ko itxurazko magnitudearekin; edonola ere, prismatikoekin ikusteko moduko kometa izango da.

2021eko abenduaren 6anArcturus izarretik 5 gradura baino ez da egongo. Abenduaren 14an Eguzkitik 14,7 gradura egongo da eta, hortik aurrera, errazagoa izango da ikustea Hego Hemisferiotik. Baliteke, denbora horretan, 1 magnitude arteko distira izatea.

C/2021 A1 kometa Neptunoren barruko orbitan izan da 2009ko maiatzetik. 1950eko garai bat erabiliz, kometa Eguzki Sisteman sartu baino lehenago, bere orbitaren kalkulu barizentrikoak dio 80.000 urteko orbita-periodoa duela. Horrela, kometak 40.000 urte inguru daramatza Eguzkirantz gerturatzen, 3.700 Unitate Astronomikoko distantziatk (550.000 milioi kilometro). Perihelioaren ostean kometa Eguzki Sistematik kanporatuko da. Orbita barizentrikoa hiperbolikoa izango da 2022ko irailera arte.

. . . C/2021 A1 (Leonard) . . .

  1. «MPEC 2021-A99 : COMET C/2021 A1 (Leonard)» minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  2. Chandler, Colin Orion; Kueny, Jay K.; Trujillo, Chadwick A.; Trilling, David E.; Oldroyd, William J.. (2020-04-01). «Cometary Activity Discovered on a Distant Centaur: A Nonaqueous Sublimation Mechanism» The Astrophysical Journal Letters 892 (2): L38. doi:10.3847/2041-8213/ab7dc6. ISSN2041-8205. (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
  3. «Small-Body Database Lookup» ssd.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2021-12-02).
Autoritate kontrola

. . . C/2021 A1 (Leonard) . . .

This article is issued from web site Wikipedia. The original article may be a bit shortened or modified. Some links may have been modified. The text is licensed under “Creative Commons – Attribution – Sharealike” [1] and some of the text can also be licensed under the terms of the “GNU Free Documentation License” [2]. Additional terms may apply for the media files. By using this site, you agree to our Legal pages . Web links: [1] [2]

. . . C/2021 A1 (Leonard) . . .

Previous post Autostrada A10
Next post Encanto (filma)