Autostrada A10

Autostrada A10 izenekoa, aurretik italierazAutostrada dei Fiori bezala ezagutzen dena (Loreen autobidea), bere osotasunean Ligurian zehar doa, Genova eta Ventimiglia elkartuz, azken hau Liguria eskualdeko mendebaldeko muga delarik, Frantziarekin muga egiten baitu. Behin Ventimiglia igaro ondoren Frantziatik jarraitzen du Autoroute A8an zehar Aix-en-Provence hiriraino. 158,7 kilometroko luzera du eta bere luzera osoan zehar E80 Europar ibilbidearen zati da.

Autostrada A10
E80 europar bidea
Geografia
Terminus
Genova
: Ventimiglia
Luzera 158,1 km
Lurraldea Liguria
Ezaugarriak
Sistema Autostrade of Italy(en)
Historia
Irekiera 1967
Ibilbide zehatza Liguria eskualdean.

. . . Autostrada A10 . . .

Genova eta Savona arteko zatia 1967koirailak 5etik irekita dago, eta Savona eta Ventimiglia artekoa 1971koazaroak 6tik.

Genova eta Savona artean, autobide hau hiru errailetara zabaldu da azken urteetan: iparraldeko errepidea, Ventimigliaranzko norantzan, berriz eraikia dago, Genovarako norantzan jatorrizko ibilbidea jarraitzen duen bitartean, martxaren bi zentzuetan. Errepide zaharra, Genovarako bidean oso malkartsua da, GenovatikSerravallera doan Autostrada A7an ikusten den bezala arrazoi beragatik, hiru errailetara zabaldu izanak, gainera, bere egungo ibilbidea zehaztu du, larrialdiko erraila bertan behera uztea eta errail guztia autobideentzako autobideen kodexean aurreikusten den 3,75 metroko zabalerara baino gutxiagora murriztea. Honek onartutako gehienezko abiadura murriztu du 80 kilometro orduko arte Albissola Marina eta GenovakoVoltri herriaren arteko zati guztian zehar. Hirugarren erraila ikus daiteke A26 autobidearekin elkartzen den tokia eta Varazzeren artean, Savona/Ventimigliarako norantzan, Genovara zuzenean joanda hirugarren erraila Albissola Marina eta A26 autobidearen artean dagoen bitartean.

Savona eta eskualdearen mugaren arteko zatia, 1960ko hamarkadaren amaieran egina, erabat berria da, eta norantza bakoitzean bi errailez osatuta dauden bi errepidez osatua dago.

Autobidearen Genovako hasieran zubi inportante bat zegoen, Polcevera ibaiaren harana igarotzen Genovan bertan, Morandi zubia, baina goitik behera erori zen 2018ko abuztuaren 14an, 43 hildako eraginez. 2020an ordezko zubia inauguratu zuten, Genova San Giorgio izena emanda.

Bi enpresak kudeatua (Genovatik Savonara Autostrade per l’Italia S.p.A.k) eta Savonatik eskualdearen mendebaldeko mugaraino Autostrada dei Fiori S.p.Ak) hogeitabi sarrera geltoki ditu, zorti zerbitzuguneak dira eta beste hamalauak geltokiak.

Autostrada A10 Diano Marinatik gertu.

Ibilbidearen zati handi bat kosta erdialdean eraikia dago, zubi eta galeriak bata bestearen atzetik dituela. Honegatik, autobide honetako bidesaria Italiako garestienetako bat da.

A10 autobideak, behin Savona ekialdean utzi ondoren, Albenga, Imperia, Sanremo eta Ventimiglia hiriak zeharkatzen ditu. Azken hau atzean utzi eta sei kilometrora, Cima della Girauda izeneko galeriaren barnean, Liguria eta Frantzia arteko muga ikus daiteke. Gaur egun, errepidean dauden seinaleek muga hori aurreko zubia den Grimaldin jartzen dute, 1990eko hamarkadaren amaierararte galeriaren barnean jarritako kartel dizdiratsu batek mugaren toki zehatza adierazten zuen (gaur egun argiteria sistemaren aldaketagatik eta asfaltuaren sendoera ezberdinagatik nabari daitekeena).

Jarraian Autostrada A6rekin elkartzen da, Turineraino erabil daitekeena, Autostrada A26rekinPo ibaiaren harana, Suitza eta iparraldeko hiri garrantzitsu guztietaraino, azkenean, Autostrada A7ren azken zatian amaitzeko, Milaneraino 3 kilometroko zati bat egin ondoren, azken honetan Autostrada A12tik sar daiteke La Speziara eta Tirrenoko rivieraraino iristeko.

. . . Autostrada A10 . . .

This article is issued from web site Wikipedia. The original article may be a bit shortened or modified. Some links may have been modified. The text is licensed under “Creative Commons – Attribution – Sharealike” [1] and some of the text can also be licensed under the terms of the “GNU Free Documentation License” [2]. Additional terms may apply for the media files. By using this site, you agree to our Legal pages . Web links: [1] [2]

. . . Autostrada A10 . . .

Previous post Granges-Narboz
Next post C/2021 A1 (Leonard)